XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZERIA ERROMES Izan zuenean Erregek albiste hauen berri, Goinbert bidali zion mandatari, esanaz zihoala lehen bait lehen Erromara Aita Santuari barkamena eskatzera, bestela urkamendira joan beharko zuela eta.

- Al da, bada, errege bat baino gauza kaskagogorragorik?- zioen ernegazioz marmarka Azerik.

- Hainbeste eta hainbeste legoa korritzera obligatu behar gizona!.

- Bidean edozein bandolero txar aurkitzeko arriskuan gainera, udako arratsak hain hatseginak izanda hemen eta hilberiaz konejuak belardi bazterretara hain jostari agertzen direlarik.

Zuzpirioka eta haserre jarri zen baina ordena jakitean, ez zitzaion Axianteari beste hautabiderik geratzen, erromes makila hartu eta bideari ekitea besterik.